| 
        
          | 
              
                | 
 2014
 
 
        
          | Azpeitiko Rallysprinta 
 |  
          | 2014/04/06 Rallyak.eus |  
          |  |  
          | 
              
                | Mattin  Villares eta Andoni Blas talde nafarra, lortu zuen garaipena urez pasatako Azpeitiko  Rallysprint batean. XV. Edizioa zen aurtengoa, Lagun-Artea elkartearen  antolakuntzapean eta ibilbidea aurreko urteko berbera izan zen. Hau da, Azpeitiatik  hasi Errezil norabidean eta Etumetara doan errepiderantz bidegurutzetik  jarraituta bukatzen zelarik.
 Lasterketa  borrokatua eta zaila izan zen partaideentzako, euri asko egin baitzuen  arratsalde osoan zehar eta ur asko zegoen pilatuta asfaltoan. 1.go erlojupekoan  Joxe Labaka eta Eli Bergarak lortu zuten denbora onena, bere atzetik Mattin  Villares – Andoni Blas taldea eta Aingeru Castro – Angel Castro taldea sailkatu  zirelarik, 2 eta 3 segundutara hurrenez hurren.
 
 2.  enean ordea, Labakak akats bat egin ostean, sailkapenari buelta eman zion  Vilarresek. Castrok ere Labakaren hutsa aprobetxatuz eta erregularra izanda, 2.  posturaino igotzea lortu zuen. Eta Labaka 3. postuan geratu zen ordea.
 
 Hirugarren  eta azkeneko txanpan, nahiz eta Labakak denbora onena egin, Mattin Villaresek  eta Andoni Blasek 1.go postuari eustea lortu zuten, rallysprinteko garaipena  lortuz. Labakaren scracthak podiumeko 2. postura igotzeko balio izan zion eta  Castro azkenik 3. postuarekin konformatu behar izan zuen. Hala ere, txapelketa  liderra bera izaten  jarraitzen du.
 |  |  
          |  |  
 
 
 
        
          | Opakuara Igoera |  
          | 2014/04/12 Rallyak.eus |  
          |  |  
          | 
              
                | Atzo jokatu zen Opakuara VIII. Igoera Agurain  Eskuderiak antolatuta. Hainbat urtetan automobilismo egutegitik kanpo egon  ostean, Aguraingo eskuderiak aurten proba hau berreskuratu du eta Euskadiko  igoera txapelketaren 1.go proba puntuagarria izan da. Bertako maldetan Aitor  Zabaleta monoplazen artean eta Markel Cestafe kotxeen artean izan dira  azkarrenak.
 Monoplazen artean Aitor Zabaleta bergararrak  lortu du garaipena Lola BMW barketarekin. Bere denbora onena, 1.go txanpa  ofizialen markatu du eta errenta nahikoa atera dio 2. sailkatu den Arkaitz  Ordokiri. Podiumeko postuetako lehian borroka gehiago izan da, 3 CM autoen  artean. Azkenik esan moduan Ordoki bere Silver Car S2arekin lortu du bigarren  postua eta 3. postuan Pantxo Egozkue sailkatu da Demon Car autoaz.
 
 Beste aldetik, kotxeen arteko sailkapenean,  Markel Cestafe izan da azkarrena Mitsubishi EVo VI kotxearekin. Bere denbora  onena 1. erlojupeko ofizialean lortu du honek ere, 2.an matxura mekanikoa  izan baitu bere autoan eta ez du lortu goraino  ailegatzea, baina nahikoa izan du denbora horrekin Aitor Ramirezi gailentzeko.  Honek 1. erlojupekoan bere BMW ST autoaz zibarena egin ostean, denbora asko  galdu du eta  2. txanpan irten da denbora  onena lortzeko asmoz, baina ez du lortu eta 2. postuarekin konformatu behar izan  da. Kotxeen arten podiuma osatuz, Iban Tarsicio sailkatu da 3. koska horretan Mitsubishi  EVO IX-az.
 
 Gainontzeko kategorietan hauek izan ziren  irabazleak: Formula libre kotxeen artean,10.klasean Ander Corcuera VW Golf  kotxearekin, kotxe historikoetan 9.klasean alegia, Rafa Diaz Simca Rally  autoaz, Aitor Zabaleta Lola BMW barketaz 8.klasean, Arkaitz Ordoki Silver Car  S2-arekin 7.klasean, Aitor Ramirez BMW 320ST autoarekin 6 klasean, Markel  Cestafe 5. klasean Mitsubishi EVO VI, David Pelaez 4 klasean Citroen AX 1/2  kotxeaz, Iñigo Errasti Renault Clio Sport kotxearekin 3 klasean, Aitor Frutos  2.klasean Clio Sport kotxeaz, Ruben Lopez de Guereño Citroen Saxo autoaz 1  klasean.
 |  |  
          |  |  
 
 
        
          | Hondarribiako Rallysprinta |  
          | 2014/03/25 Rallyak.eus |  
          |  |  
          | 
              
                | Hondarribian izan zen larunbat honetan  rallysprint txapelketako 2. proba. Bertan Jon Davoz eta Vicky Gorrizek  osatutako taldea nagusitu zen. Giro euritsua izan zen egun guztian zehar eta  ibilbideko zorua zeharo bustia eta labainkorra egon zen, pilotuen lanak nahiko  zailduz. Honen adibide garbia da,  proba  hasi zuten 64 taldeetatik 41ek bakarrik lortu zutela helmugara iristea.
 Davoz - Gorriz taldea bere Mitsubishi EVO IX  kotxeaz,  garaipena azken erlojupekoan  poltsikoratu zuten. Hau hasi baino lehen,  lidergoan zirenak  Jon Zuazua - Eneko Artetxek ziren eta 9  segunduko abantaila zeukaten Davozekin alderatuta. Honek  denbora bikaina markatu zuen azken ibilbidea osatzeko  eta lasterketa irabaztea lortu zuen.
 
 Hala ere, aipatzekoa da Zuazuak egindako  lasterketa, bere Citroen Saxo VTS txikiaz baliatuta, berea baino indartsuagoak  diren autoak zailtasunetan jartzea lortu zuen. Lehenengo erlojupekoan, hain  zuzen, berak lortu zuen denbora onena. Baina zoritxarrez, azken txanpa honetan  izandako minutu bateko penalizazioak, 8. postura atzeratu zuen sailkapenean.  Penalizazio hau gabe, 2. postua lortuko luke Zuazuak.
 
 Helmugan bigarrenak izan zirenak azkenik, Zuazuari  jarritako penalizazioari etekina ateraz, Castro aita semeak izan ziren bere BMW  M3 autoaz. Lasterketa  erregularra burutu  zuten, bere denborak hobetuz joan ziren, azkenean 2.postu honetara igotzea  lortu arte.
 
 Podiumeko azken lekua bete zutenak, Rafa Diaz  eta Xabier Petralanda izan ziren. Hauek ere bere Renault Clio Williams autoaz,  zorua bustita zegoela aprobetxatuz , berea baino gehiago ziren kotxeei aurre  hartu zieten lasterketa bikaina osatuz.
 
 Gainontzeko kategorietan hauek izan ziren  talde irabazleak: Formula libre kotxeen artean, Txus Jaio eta Jesus Urkidi  BMW 320i kotxearekin, Jon Davoz eta Vicky  Gorriz Mitsubishi EVO IX autoarekin 6 klasean, Aingeru eta Angel Castro BMW  M3-arekin 5 klasean, Gorka  Antxustegi  eta Xabat Urresti Peugeot 205 kotxeaz 4 klasean, Rafa Diaz eta Xabier  Petralanda Renault Clio Williams kotxearekin 3 klasean, Izuzkiza eta Agirre  Citroen Saxo autoaz 2 klasean eta azkenik 1 klasean Unai Bengoa eta Ander  Garcia Citroen Ax kotxeaz. Junior kategoria Aitor Saizar Citroen C2 kotxeaz irabazi  zuen.
 |  |  
          |  |  
 
 
 
        
          | Legazpi-Gabiriako Rallysprinta |  
          | 2014/03/13 Rallyak.eus |  
          |  |  
          | 
              
                | Beste urte batez rallysprint denboraldiko estreinako  proba Legazpi-Gabiriako ibilbidean jokatu zen Igandean. Lasterketa ikusgarria  bizi genuen bertan egon ginenok, eta Castro aita semearen garaipena ikusteko  aukera izan genuen bere BMW M3 autoaz. 13.30’700 minutuko denbora behar izan  zuten ibilbideko 19,95 kilometroak osatzeko. 
 Proba inoiz baino borrokatuagoa egon da, izan  ere,  bigarren talde sailkatuarekiko diferentzia  hamarren batekoa izan baitzen. Bigarren talde hau, Jon Davoz eta Vicky Gorriz  bere Mitsubishi EVO IX kotxeaz osatutakoa da. Lehiakortasunaren beste adibide  bat,  erlojupeko bakoitzaren amaieran  lidergoan izan den taldea ezberdina izan dela esan dezakegu.
 
 Lehenengo erlojupekoan, sorpresa eman zutenak  Egoitz Mujika eta Xabi Mujika izan ziren, bere Citroen Saxo txikiaz, berea  baino gehiago diren kotxeak mendean hartu baitzituzten,  denbora onena markatuz. 2.  txanpan, akats txiki baten erruz segundu  preziatu batzuk galdu zituzten, baina azkenean podiumaren 3. koskara igotzea  lortu zuten, aipatzekoa den emaitza lortuz.
 
 Gainontzeko kategorietan hauek izan ziren  talde irabazleak: Formula libre kotxeen artean, Jokin eta Iñaki Aiertza BMW 325i  kotxearekin, Jon Davoz eta Vicky  Gorriz Mitsubishi EVO IX autoarekin  6  klasean, Aingeru eta Angel Castro BMW M3-arekin 5 klasean, Juan Jose Sanz eta  Javier Goikoetxea Renault Clio  Sport kotxeaz  4 klasean, Joseba eta Aitor Frutos Renault  Clio Sport kotxearekin 3 klasean, Egoitz eta Xabi Mujika Citroen Saxo autoaz 2 klasean eta azkenik  1 klasean  Xabier Aguirre eta Jose Antonio  Gonzalez  Citroen Saxoaz. Junior  kategorian Aitor Saizar  eta Oihane  Uranga Citroen C2 kotxeaz gailendu ziren.
 
 |  
                |  | Oñatiarrei dagokionez, talde bakarra izan genuen  irteera puntuan, Gorka Ibabe eta Nekane Santos osatutako  hain zuzen. Euren lehenengo rallysprinta zen  eta zoritxarrez ez zuten zorte handirik izan. 
 2. erlojupekoan errepide irteera  txiki bat eduki ostean, ibilbidera bueltatzeko saiakeran, autoaren palier bat  apurtu zuten, proba bertan behera utziz.
 |  |  
          |  |  |  |  
        
          | ©Rallyak.eus | info@rallyak.eus | Diseinua: Sergio Gil  |  
        
          | 
 |  
          | 
           
            Web gune honetan argitaratzen den informazio eta irudi guztien jabetza  rallyak.eus-ena da.Beraz beste edozein web gune edo komunikabidetan ezingo dira erabili, aldez aurre baimenik eskatu gabe.
 |  |