2015

Errekaldeko jaietako Goitibeherak
2015/06/03 Rallyak.eus / Ok-magazinea.com


Arrakasta handiz ospatu zen beste urtebetez larunbat arratsaldean, Errekalde auzoan antolatu zuten Goitibehera txapelketa. Udana Motor taldearen eskutik, aurtengoa dagoeneko seigarren edizioa izan da. Guztira 53 partehartzaile bildu ziren aurtengo ekitaldira (iaz baino 10 gehiago) eta guztien artean azkarrenak, Jokin Gutierrez eta Aitor Zabaleta izan ziren.

Adin ezberdinetako partehartzaileak izan ziren protagonista larunbatean. Gaztetxoak zein helduak izan ziren Goitibehera gidatzen, eta guztiek gozatu zuten Larraingaineko irteera puntutik Moiua kalerako ibilbide aldapatsuaz. 900 metroko zirkuitua zen eta entrenamenduko saioaz gain, bi manga ofizial osatu behar izan zuten pilotuek.

Parte hartzea handia izan bazen, ikusle kopurua ere ez zen atzean gelditu. Giro eguzkitsua lagun, zaleen babesa oso handia izan zen. Antolakuntza taldetik adierazi digutenez, jende dexente hurbildu zen aurtengo ekitaldia ikustera.

Kirol arloan, Jokin Gutierrez eta Aitor Zabaleta izan ziren onenak Neumatiken kategorian. Errodamentuetan Jokin Abaitua, Arinetan Iker Mugarza oñatiarra eta Drift Trikean Aitzol Benitorentzat izan zen garaipena. Emakumezkorik onena Maddi Gutierrez bergararra izan zen eta txantxikuarren artean onenaren saria, Jon Madinak eraman zuen. Oñatiarren parte-hartzea ere nabarmena izan zen. Larunbatean 11 lehiakide izan ziren eta irteera puntuan.

Guztira hiru manga

Arratsaldeko 16:00 entrenamendu saioarekin jarri ziren pilotu guztiak martxan. Horren ondotik etorri ziren lasterketako bi manga ofizialak. Aurrez aipatu bezala, Jokin Gutierrez eta Aitor Zabaleta izan ziren bi manga ofizialetan onenak. Lehen mangan 0:58.995 kronoa egin zuen eta bigarrenean 00:58.617. Emakumezkoetan, 15 urteko Maddi Gutierrez bergararra izan zen azkarrena (01:21:561).

Sailkapen ofizialak hemen.

Txapelketaren bideo erreportaia hemen.

Argazkiak hemen.




Azpeitiako Rallysprinta
2015/05/03 Rallyak.eus


Aingeru Castro eta Alaitz Urkiola, bere BMW M3 autoaz, Azpeitiako Rallysprinteko irabazleak izan ziren. Giro bikaina izan zen nagusi, larunbatean jokatutako proban. Eguraldia lagun izan zuten parte hartzaileek, eta baita bide bazterretan bildu ziren zaletu ugariak ere.

Lasterketa 50 pilotuk hasi bazuten ere, 28 talde bakarrik lortu zuten  helmuga gurutzatzea. Baja aipagarrienen artean, garaipena lortzeko faboritoen zerrendan zeuden 2 talde, Enrique Barrenetxea - Anartz Onaindia (Mitsubishi EVO IX)eta Mattin Villares - Andoni Blas (Renaul Clio Maxi).

Azkeneko hauek, hain zuzen, izan ziren probako lehen liderrak, 1.go erlojupekoan azkarrenak izan baitziren, baina 2. txanpan errepide irteera txiki bat izan zuten eta bertan behera utzi behar izan zuten lasterketa.

Akats hau aprobetxatuz, Aingeru Castro sailkapeneko lehen posturaino igo zen, 2. erlojupekoan denbora onena lortu eta gero. Bere atzetik, Iban Tarsicio – Iñigo Peña (Mitsubishi EVO IX) eta Joxe Labaka – Aitor Otaegi (Mitsubishi EVO V) kokatu ziren, lidergotik 2 eta 3 segundutara hurrenez hurren.

Beraz azkeneko erlojupekoa hasi baino lehen, dena erabakitzeke zegoen. Hemen ere, Aingeruk lortu zuen denbora onena eta garaipena baieztatu zuen. Podiumeko postuak  ere ez zuten jasan aldaketarik. Bigarrena erlojupekoan Tarsicio izan zen, honela podiumeko 2. kaxa ziurtatuz eta 3. postuan Labakak bukatu zuen.

Maila ezberdinetako garaileak honako hauek izan ziren:

1. Maila: Ioritz Abaroa – Jonathan Zabala (Citroen Saxo VTS)
2. Maila: Iker Juez – Mikel Gil (Citroen Saxo VTS)
3. Maila: Jon Arregi – Igor Arriaran (Abarth Punto EVO)
4. Maila: Xemark Iriondo – Sergio Villar (BMW 325i)
5. Maila: Aingeru Castro – Alaitz Urkiola (BMW M3)
6. Maila: Iban Tarsicio - Iñigo Peña (Mitsubishi Lancer EVO IX)
9. Maila (Historikoak): Javier Mur - Jon Ander De La Fuente  (Opel Kadett GTE)
10. Maila (FL): Felix Astorkia – Beñat Elgarresta (BMW 325i)

Rallysprinten hurrengo proba puntuagarria Ñañarriko Rallysprinta izango da, Maiatzaren 16an.




Opakuako Igoera
2015/04/12 Rallyak.eus


Aitor Zabaleta (LOLA BMW) monoplazetan eta Iban Tarsicio (Mitsubishi EVO IX) kotxeetan izan ziren irabazleak Euskadiko Mendi igoeren txapelketa ireki zuen IX. Opakuako Igoeran.

Monoplazetan, Aitor Zabaletak entrenamenduko saiotik hasita denbora onena ezarri zuen. Bere denbora onena,  2 txanpa ofizialean lortu zuen 2 minutu eta 24 segundutan geratuz erlojua. Bere atzetik lehia interesgarria bizi izan zuten Arkaitz Ordoki (Silver Car S2)eta Garikoitz Flores (Bango Evo)  gidari nafarrek,  podiumeko postuak erabakitzeko. Orden honetan bukatu zuten azkenik.

Kotxeen artean, denbora onena Ander Corcuerak (VW Golf GTI) lortu zuen, 2 minutu eta 42 segundu behar izan zituen ibilbidea osatzeko. Baina Formula Libreko kotxea izanda, ez da sailkapenen orokorrean kontutan hartzen.  FL kategorian podiuma osatuz,  Joseph Duperou (BMW Compact) eta Josean Insausti (Opel Kadett GSI) sailkatu ziren.

Kotxeen sailkapen orokorrari dagokionez, irabazlea Iban Tarsicio izan zen 2 minutu eta 43 segunduko denboraz. 3 segundu gehiago behar izan zituen bigarren sailkatuak, Mario Perez (Renaul Clio Sport), goraipatzeko lana burutuz Opakuako malda gogorretan. Hirugarrena Gorka Eizmendi (BMW M3) izan zen.

Maila ezberdinetako garaileak honako hauek izan ziren:

1.Maila: Xabier Garcia (Peugeot 106)
2. Maila: Ruben Lopez de Guereñu (Citroen Saxo VTS)
3. Maila: Iñigo Errasti (Renault Clio Sport)
4. Maila: David Pelaez (Citroen Ax A1/2)
5. Maila: Mario Perez (Renault Clio Sport)
6. Maila: Iban Tarsicio  (Mitsubishi Lancer EVO IX)
7. Maila: Arkaitz Ordoki (Silver Car S2)
8. Maila: Aitor Zabaleta (LOLA BMW)
9. Maila (Historikoak): Josemi Gabilondo (Renault Alpine)
10. Maila (FL): Ander Corcuera (VW Golf GTI)

Mendi Igoeren txapelketak hilebeteko atsedena hartuko du, eta hurrengo hitzordua Gorlako Igoerakoa izango da Maiatzaren 9an.




Nafarroako Lurgaineko Rallya
2015/03/31 Rallyak.eus / Circuito de Navarra


Joan Roma eta Alex Haro (Mini Cooper Works) Nafarroako I. Rallyeko garaipena lortu zuten larunbatean, Nafarroako Zirkuituaren inguruetan antolatutako ibilbidean.

Bukaera zoragarri batean erabaki zen garaipena, hainbat gidari iritsi baitziren garaipena lortzeko aukerekin. Nil Solans, Joan Roma, Alexander Villanueva eta ustekabean Amador Vidal ere talde horretan sartu zen. 19 km-ko azkenengo erlojupekoan, Nil Solans-ek zeraman abantaila galdu zuen arazo mekaniko baten ondorioz,  bitartean Joan Romak eta Alexander Villanuevak tramuan azkarrenak izan ziren, 12 minutuko denborarekin berdinduta  gelditu eta gero, Miniko gidaria lidergoan jarri zen eta  sailkapena nagusian 4 segunduko aldeaz garaipena lortu zuen.

Kobe Motorrek antolatutako Toyota Aygo autoen arteko Koparen abiapuntua izan zen Nafarroan. Irteeran 10 kotxe izan ziren, tartean 4 talde euskaldun. Rallye bukaeran horietako bat izan zen txapelduna hain zuzen ere. Aritz Iriondo eta Joseba Sanchez izan ziren azkarrenak kopako lehengo proban, hauen atzetik 5 segundura Jose Galvar eta Eva Costas Galiziarrak sailkatu ziren eta podiuma osatuz beste euskal talde bat, Iñigo Larrañaga eta Joxe Miguel Zendoiak osatutakoa.

Erregional mailakoen artean, ez zen parekotasun hori egon eta hasieratik kokatu ziren lehen postuan Javier Izagirre – Eneko Gomez (Mitsubishi EVO IX). Rallya aurrera joan ahala bere abantaila handituz joan ziren eta azkenean, bigarren sailkatuei Ruben Lapuente – Javier Goikoetxea (Renault Clio Sport)  1 minutuko eta 20 segunduko aldea atera zieten. 10 segundu atzerago, 3, postuan Victor Tirado – Carlos Gonzalez (Mitsubishi EVO X) sailkatu ziren.




Guriezoko Rallya
2015/03/24 Rallyak.eus


Larunbatean eman zion hasiera Kantabriako rally txapelketari, Guriezoko hitzorduak. 4 tramuk osatzen zuten rallya eta bakoitza 2 aldiz egin behar izan zuten pilotuek. Irteera puntutik 56 talde abiatu baziren  ere, 10 taldek ez zuten lortu 8 erlojupekoak osatzea, hainbat arazo ezberdinengatik.
 
Helmugara iritsi zirenen artean, lehenengo sailkatuak Dani Peña eta Raul Celis izan ziren (Citroen DS3T).  Hauen atzetik, Ruben Hoyos eta Alexander Gutierrez (Citroen Saxo VTS) taldeak lortu zuten bigarren postua, eta podiumeko azken lekua Kike Perez eta Maria Salvadorrentzat (BMW M3) izan zen.

Aipatzekoa da, parte hartzaileen zerrenda begiratuta, Guriezoko Rallyra gerturatu ziren  Euskal talde zenbakia. Izan ere, partu hartu zuten 56 taldeetatik, 20 talde inguru euskaldunak izan ziren. Ibilbide bazterrean ere, euskal zale ugari ikusi ahal izan genituen.

Erregulartasun autoen artean, euskal talde bat izan zen garailea, Aitor Arandia eta Zugaitz Danonabeitia (VW Golf GTI)hain zuzen. Bigarrenak Juan M. Fernandez eta Macarena Santander (Ford Escort MKI) izan ziren eta hirugarrenak Ricardo Gonzalez eta Jose M. Salas (Talbot Samba Rallye)

Kantabriako rallye txapelketako hurrengo hitzordua Cabezon de la sal herrian izango da, Apirilaren 24an.




Goierriko Rallysprinta
2015/03/17 Rallyak.eus


Euripean eta errepide oso labainkorrarekin jokatu zen larunbat arratsaldean, Goierriko II. Rallysprinta. Lazkao, Zaldibia eta Gaintzan zehar, 16 kilometroko ibilbidean hiru pasaera egin zituzten pilotuek. Aipagarriena, lehiakide gehienek proba amaitzeko izan zituzten zailtasunak izan ziren. Izan ere, lasterketan abiatu ziren 53 pilotuetatik, 28 soilik iritsi ziren helmugara.
 
Enrique Barrenetxea eta Anartz Onaindia bikoteak (Mitsubishi Evo IX) irabazi zuen larunbateko Goierriko II. Rallysprinta, 19 minutuko eta 29 segunduko denbora lortuta . Hiru txandetan izan ziren azkarrenak eta merezimendu osoz eraman zuten denboraldiko bigarren proba puntuagarria. 17 urte lasterketatik kanpo egon ostean, eta orain dela 2 aste Gabiriako Rallysprintean partu hartu ondoren,  erritmoa azkar lortu duela erakutsi zuen larunbateko proban.

Hasiera baten bere atzean Joxe Labaka eta Aitor Otaegi kokatu ziren (Mitsubishi EVO V). Lehenengo 2 tramuren ondoren lasterketa burutik 24 segundura zeuden. Honen atzetik, Aingeru Castro eta Alaitz Urkiola (BMW M3) 10 segunduko atzerapenaz.  Azkeneko txanpan ordea, Labaka errepidetik irten eta lasterketatik kanpo gelditu zen. Honen ondorioz, sailkapen nagusiko bigarren postua Aingeru Castro-Alaitz Urkiola bikoteak eskuratu zuen (BMW M3) eta hirugarrena, Gorka Antxustegi-Xabat Urresti (Peugeot 205 F1) osatutako taldea izan zen.

Sport erregulartasun modalitatearen barruan, 10 taldek parte hartu zuten Goierriko Rallysprintean. Horietatik, Asier Santamaria- Isaias Bringas (VW Golf GTI) osatutako taldea gailendu zen. Podiuma  osatuz, bigarrenak Aitor Arandia – Zugaitz Dañobeitia (VW Golf GTI) izan ziren eta hirugarren postua Alfredo Knorr – Jose Javier Atin (Porsche 911) taldeak lortu zuen.

Maila ezberdinetako talde azkarrenak honako hauek izan ziren:

1.Maila: Andoni Zabala- Jon Mujica (Citroen Saxo VTS)
2. Maila: Iker Tolosa – Jon Olano (Renault Clio Sport)
3. Maila: Iñigo Alustiza – Rodolfo Del Barrio (Ford Fiesta R2)
4. Maila: Gorka Antxustegi – Xabat Urresti (Peugeot 205 F1)
5. Maila: Aingeru Castro - Alaitz Urkiola (Mitsubishi Lancer EVO V)
6. Maila: Enrique Barrenetxea - Anartz Onaindia  (Mitsubishi Lancer EVO IX)
10. Maila (FL): Iban  Ibarreta – Kepa Otaegi (BMW 325i)

Rallysprint txapelketako hurrengo proba puntuagarria, Hondarribiakoa izango da, martxoaren 28an.




Pradejoneko lurgaineko rallysprinta
2015/03/09 Rallyak.eus


Igandean hasi zen 2015eko lurgaineko Open txapelketa eta Errioxako lurgaineko rallysprinten  denboraldia. Abia puntua Pradejonen izan da, Automovil Club Arnedoren antolakuntzapean.

11,2 kilometroko ibilbide polita gertatu zuten antolatzaileek eta 3 itzuli eman behar izan zioten parte hartzaileak. Irteera  puntutik abiatu ziren 19 parte hartzaileen artean, 15 pilotuk lortu zuten arazo gabe helmugara ailegatzea. Horietatik, Carlos Aldecoa eta Ainhoa Sarasua izan ziren azkarrenak bere Mitsubishi EVO X autoaz, 23.17ko denbora lortuta. Lasterketa hasieratik ezarri zuen Aldecoak erritmo bizia eta lehenengo tramutik, distantzia zabala ireki zuen bere aurkariekin. Bereak izan ziren 3 itzuli ezberdinetako denbora onenak,   garaipena arazo  handirik gabe eskuratuz.

Podiumeko gainontzeko  postuak ere, hasieratik nahiko erabakita gelditu ziren, 3 lehenengo pilotuen arteko denbora tarteak nahiko zabalak izan baitziren. Honela bada, 47 segundura 2. postua Javier Leyun eta Helena Carrascok lortu zuten Mitsubishi EVO IX kotxeaz, eta 1m eta 28 segundukoko distantziara, 3. postua Jorge Gutierrez eta  David  Fernandezek osatutako taldeak bereganatu zuen, Ford Fiesta R2 txikiarekin.

Maila ezberdinetako garaileak honako hauek izan ziren:

1.Maila: Jorge Gutierrez – David Fernandez (Ford Fiesta R2)
2.Maila: Kemen Atxurra – Aitor Rotxa (Ford Fiesta XR2i)
3.Maila: Carlos Gil – Jose Luis Alfaro (Seat Ibiza 1.8T)
4.Maila: Carlos  Aldecoa – Ainhoa Sarasua (Mitsubishi Lancer EVO X)

Lurgaineko Open txapelketako hurrengo proba puntuagarria, Martxoaren 27 eta 28an jokatuko da  Nafarroako  Zirkuituko  Rallyan.




Legazpi-Gabiriko Rallysprinta
2015/03/01 Rallyak.eus


Igandean hasi zen 2015eko Euskal Herriko rallysprint denboraldia. Ohikoa  izaten den moduan, Gabiriako probak eman zion irekiera aurtengo txapelketari.

Legazpitik Gabiriako Korta jatetxerako ibilbidea -6,65 kilometro-, hiru aldiz egin behar izan zuten pilotuek. Joxe Labaka eta Aitor Otaegi izan ziren azkarrenak bere Mitsubishi Lancer EVO V-az, hiru itzuliak 14.39 denboran eginda. Eguraldia lagun izan zuten pilotuek lasterketan, ateri mantendu baitzen. Dena den, aurreko egunetan egindako euriaren ondorioz, lokaztuta eta irristakor amaitu zuen bideak. Arazo ezberdinak tarteko, lasterketan parte hartu zuten 59 autoetatik hamalauk, ez zuten atzoko proba amaitu.

Labaka hasieratik jarri zen lasterketa buruan, 1. tramuan lortutako scracth-arekin. Bere aurkariekiko lortutako distantziak nahiko estuak izan ziren, normala denez, ibilbidearen luzera kontuan hartuta. Bigarren txanpan, denbora tartea handitu egin zuen, beste behin ibilbidea osatzeko denbora onena lortuz. Eta azkeneko pasadan sailkapen orokorreko 1. postuari eutsi zion, rallysprinteko garaipena bereganatuz.

Podiumeko postuengatik, hainbat pilotu ibili ziren  borrokan denbora tarte txikian, hauen artean Garikoitz Flores, Iban Tarsicio, Gorka  Antxustegi eta Mattin Villares. Azkenean,  Garikoitz Floresek eta Iban Tarsiciok lortu zituzten bigarren eta hirugarren postuak hurrenez hurren, biek ere Mitsubishi Lancer EVO autoekin. Labakak lortutako denboragatik 5 segundu eta 6’8 segunduko atzerapenarekin sailkatu ziren.

Maila ezberdinetako garaileak honako hauek izan ziren:

1.Maila: Andoni Zabala- Jon Mujica (Citroen Saxo VTS)
2. Maila: Iker Juez – Mikel Gil (Citroen Saxo VTS)
3. Maila: Iñigo Alustiza – Rodolfo Del Barrio (Ford Fiesta R2)
4. Maila: Gorka Antxustegi – Xabat Urresti (Peugeot 205 F1)
5. Maila: Joxe Labaka – Aitor Otaegi (Mitsubishi Lancer EVO V)
6. Maila: Iban Tarsicio – Iñigo Peña (Mitsubishi Lancer EVO IX)
10. Maila (FL): Iñaki Alberdi - Nerea Odriozola (Ford Escort MKII)

Hurrengo proba puntuagarria, Goierriko Rallysprinta  izango da,  martxoaren 14an Lazkaon.




Rallyak.eus-en aurkezpena
2015/02/21 Rallyak.eus


2015 urtearekin batera, proiektu aldaketa txiki bat egitea erabaki dugu. 7 urtez, garitoracing.net moduan ezagutu duzuen web orria, hemendik aurrera rallyak.eus izatera pasatuko da. Bertan, orain arteko informazio eta argazki galeria denak aurkitu ahalko dituzue. Aldaketa honen arrazoia, "puntu eus" domeinura salto egitea izan da, eta  hau aprobetxatuz, izen aldaketa egitea ere erabaki dugu. Gure ustez, web gunearen edukia, hobeto identifikatzen duen eta errazagoa den izen bat jarriz. Espero dugu, zuen gustukoa izaten jarraitzea.
 
©Rallyak.eus
info@rallyak.eus
Diseinua: Sergio Gil

Web gune honetan argitaratzen den informazio eta irudi guztien jabetza rallyak.eus-ena da.
Beraz beste edozein web gune edo komunikabidetan ezingo dira erabili, aldez aurre baimenik eskatu gabe.